FRANCISCO FRUCTUOSO ESPARZA

La Unión. Murtzia 1954.

Prestakuntza autodidaktikoa du, eta ilustratzaile gisa kolaboratzen du Santillana, Everest, Genesis eta CEA argitaletxeentzat. Donostiako Erein argitaletxearen Ipurbeltz aldizkarirako ere hainbat istorio labur eta komiki serie egiten ditu: SANDRA, TXO eta Europako merkatuan sartzeko erabiltzen duen lana, JUSTIN HIRIART.

Era berean, EL INDIANO eta EL PRECIO DE LA VERDAD albumak egin ditu, azken horrek bere gidoi propioarekin.

Bere lanik adierazgarriena JUSTIN HIRIART da oraindik, bere 4. albuma 1988ko Angoulemeko jaialdian gazte album onenaren izendapena jaso zuena.