JOSEBA LARRATXE

Bidasoa ibaia itsasoratzen den inguruan jaio zen 80ko hamarkadan. Nerabezaroa ibaian gora eta behera ibili ondoren, Donostian arkitektura ikasi zuen.

Inoiz ez da arkitekto lanetan aritu, ordea. ikasketak marrazketarekin uztartu zituen eta laster hasi zen umore zintak, aldizkarien azalak eta liburuetarako ilustrazioak egiten.

Marrazkilari moteltzat du bere burua, Sarri galtzen baita marratxo zurrunbiloetan, baina hasitako proiektu guztiak bukatu nahi izaten ditu.