Description
Aita bat eta bere zortzi urteko alaba ezerezaren erdian
dagoen etxe isolatu batean bizi dira, landaretzaz eta
isiltasunez inguratuta. Neskatoak ez du ulertzen zergatik
bizi behar duten leku hits horretan, aspertu egiten da, jolas
zentzugabeak asmatzen ditu, aitari galdetzen dio zergatik
ezin diren etxe normal batean bizi, “Bere lagunak bezala”.
Aitak erantzuten du ez dagoela beste erremediorik, han
egon behar dutela ama noiz itzuliko zain, han itzuliko dela.
Maitatua eta ama bezain hurbila den pertsona baten
absentziaren istorioa. Gizakiak bere ingurunearen babesa
sentitzeko duen beharraz. Baina, era berean, prosaikoago
garamatza lan-mundura, haren esklabutzara, familiarako
eta lagunentzako bidea ixten digun hesi bat nola bihurtzen
den bereiztera. Pertsonaiek, azkenik, bide berriak irekitzeko
aukeraz hitz egiten digute, zortzi urteko neskato batek
mirakulu txiki horiek egiteko duen gaitasunaz, inurriaz ari
gara, beraz. Jarrai dezagun, bada, inurriari.